BURNING

BURNING

Sarrerak: DOKA, TRIKUHARRI, DONOSTIROCK eta www.musikaze.com Berrogei urte baino gehiago daramatzate Burning taldekoek jotzen. Musikaren aldaketak eta zorigaizto pertsonalak gainditu dituzte. Nahi izan gabe, rockaren mito tragikoaren lehen harria jarri zuten hainbat kantu ereserki bihurtu zituztelarik. Burningen musika doilorra, kastizoa, harro puntukoa eta nostalgikotzat defini daiteke. Euren kantek inoiz ezagutu ez genituen bikoteak, gure atsekabea jasan ez gintuzten taberna barrak eta erretzeke utzi genituen zigarroak ekartzen dizkigute gogora. Galtzaileentzat, bakartientzat, ahanzturaren maitaleentzat, amaitu gabeko istorioen eta atzoko edota "esan nizun"-entzat zuzendurik dago euren musika. Beren hizkera erraza, begirada lausotu eta ke usaina edozein arima sentikorrentzat dira, déja-vùa soilik. Nostalgia ariketak dira, bizitzeke dagoen eszena gogora ekartzen digun horietakoa.