CRONOPIA [Antzerkia

CRONOPIA [Antzerkia

Cronopia-Dan Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren honen konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da. Hiru ezezagun, hiru istoria, hiru maleta eta tren bat. Iragana, ametsak eta sekretu ilun bat kaleratuko duen bidai bitxia. Zer gertatuko ote da? Surrealismoa eta komedia beltza biltzen dituen antzerki eta ikus-entzunezko pieza dugu “Cronopia-Dan Delantial”. Bere bidezko neurrian eta zoroki nahasita, nola ez! Igotzeko prest?