EKIZA [DKLUBA] SOLD OUT

EKIZA [DKLUBA] SOLD OUT

5 urte bete dira JURGI EKIZAK bere bakarkako ibilbideari ekin ziola, EKIZA bH036-DG diska ateraz. Diska horren lehen aurkezpen kontzertua Antiguako DOKA kafe antzokian izan zen , 2016ko martxoaren 17an. Kontzertu berezi horrek hegalak eman zizkion, bai diskari  baita bakarkako  zuzenekoei ere,  instante horretatik aintzin kontzertu asko jo dituelarik. Urte hauetan egin dituen zuzenekoak aldatzen joan dira estudioko diskoko abestiak, abesti berriak eta bertsio batzuk joaz ere. Guzti hori ospatzeko eta  kulturak bizi duen egoera berezi honi ilusio berezi bat ipiniz, berriz izango dugu JURGI EKIZA bakarkako formatuan, DOKA kafe antzokian.