ERABATERA + BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET

ERABATERA + BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET

EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte. Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko BeƱat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza. Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko.