GALESEKO ZAPORIA

GALESEKO ZAPORIA

Zatoz gurekin Galesera bi orduz, entzun gure ahotsak, ikusi gure paisaiak, ezagutu gure musika eta gero abestu gurekin.

       

“Herri baten abestiak bere kulturaren arima dira” – Gerardo Albela (Galicia)

“Hau Galeseko bizitza eta ohiturak ezagutarazteko bira alaia eta kaleidoskopikoa da” – Deirdre nic Geanna (Ireland)

Alaw Fflur Jones: 16 urte ditu soilik eta oraindik eskolan dagoelarik, Alaw-ek doinu tradizionalak abesten ditu bakarka. Galesen, kontzertu eta “eisteddfodau” izeneko batzar kulturaletan aritu da eta interprete tradizionalen belaunaldi berria ordezkatzen du.

Gwilym Bowen Rhys: Gwilym-ek, mundu guztian zehar Galeseko musika tradizionala interpretatu du, hala nola, Ipar eta Hego Amerikan baita Europan ere. “TOSTA BANDA” musika taldeko partaide gisa, Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultura Hiriburua zela Europan zehar ospatuz ibili zen. Bere disko berria, 2017-ko album tradizionalen artean salduena izan da eta “urteko albuma” bezala bozkatua izan da. Abeslaria, gitarra-jotzailea, biolin-jotzailea eta (batzuetan) harpalaria, bere energiak eta bere karismak edozein emanaldia animatzen dute.

Lestyn Tyne: Lestyn gaztea Galeseko musika tradizionala interpretatzaile eta biolin-jotzaile aparta da. Oraindik 20 urte dituelarik, dagoeneko “Pantrobas” folk taldearekin bi album argitaratu ditu, eta Gales eta Europan zehar ibili da jotzen. Horretaz gain, Lestyn “Y Stamp” kultur aldizkariko poeta, idazle eta editorea da. Bere musikari eta idatziei esker izen handiko zenbait sari jaso ditu.

Luned Rhys Parri: aurten Luned-ek hilabete betez egin zuen lan Lekunberrin eta eskualdean, eta orain lagun talde honekin bueltatzen da bertan jasotako babesa eskertzeko eta bere bisitak inspiratu duen lana erakusteko. Euskal Herriko eta Galeseko irudiak erakutsiko ditu bere emankizunean. Euskal Herriaz gain, Gales, Galizia eta Patagonian ibili da lanean.

Nicolas Davalan: Berez Bretañakoa, Nicolas orain dela urte askoz bizi eta lan egiten du Galesen, galesera eta bretoiera irakasten eta baxua jotzen herrialdeko berritzaileenetako taldeekin, besteak beste “Mim Twm Llai” eta “Bob Delyn2”. Orain dela gutxi Errenterian Atlantikaldia jaialdian hartu zuen parte.

Osian Morris: Osian-ek egunero igeltsero lanetan ateratzen du bizimodua, eta “gogoratu ahal duen baino lehendik” idazten ditu abestiak. Abeslari-gitarrista honen lana askotan “magikoa” bezala deskribatu izan dute; landa Galeseko abestien bidez edertasuna eta espiritualtasuna zabaltzen ditu, behin entzunda ezin dituzunak ahaztu. Bera eta Nicolas askotan elkarrekin jotzen dute, eta bere ere Euskal Herrira itzuliko da “Galeseko Zaporia”-n parte hartzera, “Atlantikaldia” jaialdian Gales ordezkatu ondoren.