George Palmer & Firesoul Band – Dread Inna Babylon + Yeyo Perez

George Palmer & Firesoul Band – Dread Inna Babylon + Yeyo Perez

Ahots gozo, melodia sakon eta lirika kontzienteez beteriko musika sortzen duen abeslaria da George Palmer. Donostian jaioa, Palmer Euskal Herriko reggae musikaren eta Sound System kultura ondare handiaren altzoan sorturiko artista bat da. Europako reggae jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du azkenean urteetan (Rototom, International Dub Gathering, Reggae Sun Ska…) Oraingoan bere disko berria “Dread Inna Babylon” aurkeztuko du lehenengo aldiz bere banda Firesoul Band eta Yeyo Pérez abeslariarekin. Anima zaitez, albumaren aurkezpen ofizial honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Reggearen izar berria, George Palmer eta Firesoul Bandak karibear doinu eta energia positiboenak ekarriko dituzte. Prest al zaude? Sarrerak Ticketea-n eta salmenta puntuetan saltzen dira, 8€ aldez aurretik eta 12€ leihatilan. Ekainaren 3an, Doka Donostiako Kafe Antzokian espero zaituztegu, kontzertua arratsaldeko 8 retan hasiko da, eta dj ak egongo dira 11 etatik aurrera.