LOS HERMANOS CUBERO

LOS HERMANOS CUBERO

Arte y Orgullo da Los Hermanos Cubero bikotearen azken diskoaren izena, iada urtebetez penintsula osoko aretoetan aurkeztuta, gaztelar kantutegiko generoak, pasacalle, romance, corrido, seguidilla, jota eta paloteo, Estatu Batuetako herri-musikarekin maisutasun eta ausardiaz fusionatzen duen duo bat. Guztia gitarra eta mandolina batekin eta Alcarriako oihartzun eta lurrinak, deituak diren edonon zabaltzen dituzten bi ahotsekin. Hori da Roberto eta Enrique Cubero anaien errezeta oro har, baina bada gehiago: generoaren arauetatik kanpo irteten diren eta disko honetan inoiz baino konprometitu eta sozialago entzuten diren letra batzuk eta tradizioa irauli eta orainaldira zorroztasunez katapultatzen duen begirada zabal bat, honek guztiak egiten du Arte y Orgullo balio eta kalitate handiko obra izatea.