MIKEL LABOA BERTSOLARI SARIKETA

MIKEL LABOA BERTSOLARI SARIKETA

MIKEL LABOA BERTSO SARIKETA 2017 Antiguako San Sebastianen jai egitarauaren barruan antolatu ohi den Mikel Laboa bertso sariketaren VI. edizioa jokatuko da hilaren 21ean Donostiako Kafe antzokian. Sei urte dira iada Antiguako Jai batzordea eta Dokak antolatzen dutela. Aurten, Larunbat atsaldez jokatuko da lehenbizi aldiz, 18:30etatik aurrera. Sei bertsolari arituko dira urtero gisan, Euskal herriko hainbat puntutatik etorriak. Sarai Robles (Barañain), Andoni Mujika (Hernani), Kerman Diaz (Urruña), Paule Loizaga (Sopela), Txaber Altube (Abadiño) eta Nahia Sasco (Lekuine). Egin beharreko ariketak honako hauek izango dira: 8 handian hiruna bertso, 8 txikian, hiruna bertso, 10 txikian, hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Puntuazio onena duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Sei puntuko motzean hiruna bertso egin beharko dituzte, puntutan sei bertso osatu arte, eta hiru bertso, nahi duten doinu eta neurrian. Dokan lehiatuko dira sei bertsolari gazteak, hilaren 21an, 18:30etan.