PEDRO PASTOR + MAIALEN KANTA [D*KLUBA]

PEDRO PASTOR + MAIALEN KANTA [D*KLUBA]

Pedro Pastor -en ustez abestea da borrokatzeko eta hiltzeko modu onena; eta abestiaren bitartez planeta honen salbazioan parte hartu dezakela... -nik sinetsi egin nuen eta sinesten jarraitzen dut-. «Abestiak egiteko egarria dut», abesten du... Eta abesten du!... Kontzertu batean -berea nahiz bere kideren batena izan- gertu baduzu, zaila da abesten duen bitartean ez ikusi eta sentitzea... Txikitatik egon da abestien artean eta abestea bere nortasunean darama dagoeneko. Begirada eta irribarre oso gardenak ditu, eta bizitza maite du... Bapatean esan ohi duen zerbait da: «Zoriontsu naizela esan al dizuet?»... «Gora bizirik egotea eta gora abestea. Eta gora bizitza»... Dudarik gabe, gure musika herrikoiak duen esperantza gazteenetako bat da.   Kontzertua irekitzen Maialen Kanta bakarlaria izango dugu.