Back                            
                                                                    
                                             
                    
                                                
                                                
                                                            
                    
                    
                    
                    
                    
                                        
                    
                                       
                
            AINHOA LARRAÑAGA [Diska Aurkezpena] + IKER LAUROBA & BESTE URTAROAK

AINHOA LARRAÑAGA eta IKER LAUROBA & BESTE URTAROAK DISKA BERRIAK AURKEZTEN Ainhoa Larrañaga: “Eskuminak” izeneko lehen lan luzea aurkeztuko digu Ainhoa Larrañagak bere bandaz lagunduta. Estilo ezberdinetan eroso mugitzen da Ainhoa disko eklektiko honetan. Etorkizun handia izateaz aparte, oraina ere baduela egiaztatuko digu hernaniarrak. Iker Lauroba & beste urtaroak: Garaian garaikoa, bigarren urtaroa aurkeztera datoz Iker eta bere banda. Folk doinu melodikoz jantzita dator negua, ahotsen epeltasunak hotzetik babesten ditu azken disko honetako abestiak. Hainbat instrumento ezberdin erabiliko dituzte kontzertuan: gitarra, lap-steela, dobroa, baxua, pianoa, ukelelea, cavaquinhoa….
				