Udako Ikastaroak Dokan

Ikasturtea amaitzera badoa ere, beste urte batez Doka ikasgela bihurtuko dugu. Hiru formakuntza saio eskainiko ditugu aretoan, eta doan gainera

Uztaila eta iraila bitartean saio teoriko-praktikoak eskainiko ditugu musika eta zuzeneko ikuskizunekin lotura duten ikastaroekin. Abestiak grabatu eta ekoizten ikasi nahi baduzu, zuzeneko kontzertu bat aurrera ateratzeko baliabide teknikoak ezagutu nahi badituzu, edota kontzertu batek dakarren plangintza eta kudeaeketan trebatu nahi baduzu, hemen aukera!

Horretarako, hiru ikastaro antolatu ditugu:

1- GRABAKETA ETA PRODUKZIO MUSIKALA

Abesti bat sortu eta hau argitaratu arte hainbat dira egin beharreko pausuak. Horien artean, egindako kantua grabatu, editatu, ekoiztu, nahastu eta masterizatu egiten dira, besteak beste.
Horretarako, soinu-txartelen konfigurazioa, DAW programak, routinga, mikrofonia teknikak, pluginak eta hainbat baliabide erabiltzen dira. Zuen sormenak erregistratu eta argitaratzeko aukera da hau!

📍 DOKA
📆 Uztailaren 3, 5, 10 eta 12a
🕖 10:30 – 13:00
✏️ Iker Lauroba musikariak gidatua
📝 Doako ikastaroa

2- ZUZENEKO SOINU-TEKNIKA

Kontzertu bat aurrera ateratzeak baliabide teknikoen ezagutza behar du. Mikrofono motak, kableatu zein konexioak, soinu-mahaia eta horren erabilerak… Hainbat dira zuzenekoan kontu hartu beharrekoak. Ikastaro honetan, saio teoriko-praktikoen bidez zuzeneko batek dakarren lan teknikoa ezagutuko dugu.
Mikrofonia aukeraketa egokia, filtroen erabilera, ekualizazioa, konpresioa, efektuen erabilera eta ondorengo nahasketa landuko dira. Saio hauek soinu-froga birtualekin zein zuzenekoetan egindako praktikekin osatuko dira.

📍 DOKA
📆 Uztailaren 4, 6, 11 eta 13a + praktika saioak kontzertuetan
✏️ Edersoneko teknikariek gidatua
📝 Doako ikastaroa (kopuru mugatua)

3- ZUZENEKOEN PRODUKZIOA

Kontzertu baten antolakuntzan plangintza eta kudeaketa ezinbestekoa da. Ikastaro honek kontzertu bat aurrera ateratzeko oinarrizko informazioa biltzen du. Era horretan, produkzio eginbeharrak landuko dira bertan: egutegiaren gestioa, sare sozialen erabilera, kartelgintza, harrera eta teknika riderrak…
Ikastaro honetan ere saio praktikoak egiteko aukera izango da.

📍 DOKA
📆 Uztailaren 19, 21, 24 eta 26a
✏️ DOKAko lantaldeak gidatua
📝 Doako ikastaroa

Idatzi ikastaroak@doka.eus helbidera ekainaren 27a baino lehen eta adierazi zein ikastaro egin nahiko zenukeen. Zurekin harremanetan jarriko gara.

 

ANIMATU!

 Osteguna 23:00 – 04:30
Ostiral eta larunbatetan 20:00 – 06:00