Aiumeen Basoa + Contínuo Renacer

Back

Aiumeen Basoa + Contínuo Renacer

Euskal Pagan Folk Metal deritzaion joera musikal honetan aintzindarietako bat den Aiumeen Basoa, 1994.urtean sortu zen hurrengo taldekideak zituelarik: Egoitz (baxua eta teklatua), Beleak (kitarra eta ahotsa), Mikelot (kitarra eta ahotsa) eta Belainotz (bateria). Denbora aurrera joan ahala, honako partadideak batu ziren taldera: Paul (haize instrumentuak), Herio (teklatua), Ibone (ahotsa) eta Aitor (bibolina). Hiru abestiz osatutako lan promozionala grabatu ondoren, “Triarchy of Vasconia – Iluntasunaren itzulera” izeneko split batean parte hartzea erabaki zuten, arestian ekoiztutako kantak bertan sartuz. Beste bi euskal talderekin batera, Adhur eta Ilbeltz, argitaratu zuen azkenik 1999an War Is Inminent izeneko Disketxe Espainiarrak lana. Taldekideen aldaketa ugari dela medio, Aiumeen Basoko ohizko jarduera guztiz moteldu zen, nahiz eta taldearen sortzaile izan ziren taldekideek kantak konposatzen jarraitu zuten. Hori dela eta, azkenik taldeki berriak sartu ziren taldean, Fory (Bateria), Ibai ( Teklatua eta Eskusoinua), Oihane (Ahotsak), eta Imanol (Bibolina). Aiumeen Basoko estreineko lanean metal naiz Euskal Folk Kutsuko melodiak, erritmo aldaketa konplexu, instrumentu eta konponketa ugariz osaturiko lan borobila topa dezakegu . Euskal musika tradizionalaren eraginaz batera, Noruegako black metalaren eragina ere bertan da, Ulver edo In the woods bezelako taldeak aipa ditzakegularik. Osagai hauen nahasketarekin,Aiumeen Basoa, gaur egungo metal munduko talderik orijinaletako bat dugula esan dezakegu. Taldearen Euskal folklore eta mitologiaren oinarri sakona zela eta, euskaraz abestea guztiz erabaki naturala izan zen. Beraz, lasaitu eta utzi zure ezpiritua egan Euskal Herriko basoetan barrena….