BEÑAT IGERABIDE

BEÑAT IGERABIDE

BEÑAT IGERABIDEK, hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren, hiru urte baino gehiago pasa ditu bere bakarkako proiektua lantzen. Mimo handiarekin abestiak sortzen hasi zen, eta ondoren, bakarkako lan honetan eta zuzenekoetan lagunduko dioten taldea osatzen hasi zen. Gus Gonzalez (bateria), Maria Soriasu (baxua) eta Gorka Urra (gitarra) izan dira Beñat Igerabide buru dutela Orbainak (Elkar 2014) lana osatu dutenak. Ahots eder bat, letra onak, musikalari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock estiloko hamaika kantuk osatzen dute lan berri hau. Kantu guztiek duten freskotasunak harrituko gaitu.