BEÑAT IGERABIDE

BEÑAT IGERABIDE

Beñat Igerabidek "Orbainak" diskoarekin egindako zuzenekoei itxiera emateko Donostiako Dokan kontzertua eskainiko du datorren martxoaren 6an. Bi urte betetzen dira bere lehen album diskografikoa atera zuenetik eta lan horrekin eskainitako lehen kontzertuaren areto berdinean amaituko du bira hori, hortik aurrera abesti berrien konposizioan buru belarri sartuko da. Beñatekin batera musikari hauek egongo dira: David Etura baterian, Matthieu Haramboure baxuan, Gorka Urra gitarran eta Pello Gorrotxategi teklatuetan. Albiste honekin batera "Ihesi" kantarekin egindako bideoklip berria aurkezten dizuegu.