BI BALA

BI BALA

  Barandiaran, Gurrutxaga eta Goikoetxeak osatzen dute Bi Bala eta bertso-jarri musikatuak eskainiko dituzte. "Batez ere umoretik eta kritika politikotik joango den emanaldia izango da, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak baliatuaz. Esperimentu pilotu gisa hartu dugu guk ere". Emanaldi honen jatorria Gurrutxaga eta Barandiaran bertsolariek azken Bertso Egunean egindako Ze krisi saio arrakastsua dago. Zenbait herrietatik eskaera ere iritsi zaie emanaldia errepikatzeko. "Hura Bertso Egunerako zen", dio Barandiaranek, eta oraingoa beste emanaldi bat izango dela gaineratzen: "Bertso jarriak eta abesti ezagunen bertsioak izango ditu oinarrian, RIP, EH Sukarra, Beatlesen besteren bat... bertso moldera ekarriak. Eduki aldetik, berriz, umoretik jorratuko ditugu hainbat gai, batez ere politika eta gizarte ingurukoak, gure bizimoduaren bueltako kontraesanak..."