BI ZALDI [DKLUBA]

BI ZALDI [DKLUBA]

  Bi Zaldi 2014ean sortutako taldea da, Gartxot Unsainek, Beñat Antxustegik eta Eneko Sierrak osatzen dutena. 2021eko udazkenean, Alberto Lizarralderen gidaritzapean publikatu zuten beraien lehen sorkuntza lana: “Lo zena”. 10 kanta eta 5 pieza txikiz osaturiko diskoa hainbat lagunen laguntzaz osatu zuten, eta apirilaren 24ean DOKAn eskainiko dute luxuzko ondorengo kolaborazioekin: Tristtan Mourguy, Itzal Uranga, Maddi Gerriko, Angel Unzu, Esti Beraza, Alberto Lizarralde, Sorkunde Idigoras, Joshka Natke, Lide Hernando, Ane Antxustegi, Garazi Esnaola, eta Xalba Ramirez.   Emanaldia apirilaren 24ean arratsaldeko 19:30etan izango da, eta ateak ordu erdi lehenago zabalduko dira. Sarrera 8€-tan salduko da DOKA.eus atarian aldez aurretik eta bertan 10€-ren truke erosteko aukera izango da.   https://www.youtube.com/watch?v=v28gIZnreZ8