BOCANADA

BOCANADA

Sarrerak HEMEN salgai. Bocanada taldea 2006-ko Udaran jaio zen bost lagunek haien bizitzari rock and roll gehiago ipintzea erabaki zutenean. Raúl Lerín “Txarly”, Abel Martín, J.A. Peñaranda “Pepo”, Martin Romero eta Juanito Lorentek forma eman zieten eskuartean zituzten hainbat ideiei. Dudaz beteriko hasera baten ondoren, lehen kontzertuak iritsi ziren, entsegu lokaletik ateratzeko  eta lagun artean kaña batzuk edateko gogoak zirela eta.  Haien lehen abestiak erakutsi zieten lagun horiei eta eduki zuten onarpena kontutan edukita, lehen CD bat kaleratzea erabaki zuten. Horrela atera zuten "Caballos de rienda larga" deituriko haien lehen lana 2009ko Uztailean. Diska horrekin batera, lehen bira ere eman zuten. Errepideak duen edertasuna nahiz alde gogorra ezagutu zuten orduan. 30 kontzerturen ondoren, entregu lokalera sartu ziren berriz ere 2010eko Uztailean. 9 hilabete ondoren "Agua y Barro" deituriko bigarren lana kaleratu zuten. Diska gogorrago bat eta soinu borobilduago bat lortuaz. Bigarren diska horrekin batera 50 kontzertu baino gehiago eman zituzten. "Sold Out" data ugari izan ziren baina une gogorrak ere iritsi ziren: Txarly taldea uztea erabaki zuen arrazoi pertsonalak zirela eta. Zaila izan zen Bocanada-rentzat baina denbora gutxian beste taldekide berria lortu zuten: José Antonio Rupérez “Rupi”. 2012ko Abenduan hasi ziren hirugarren diska lantzen. Ilusioa eta aurrera jarraitzeko gogoak berriz ere somatu zuten "Rupi"-ren inkorporazioarekin. 2013-ko Abenduan kaleratu zuten "El Sino de la Herida" deituriko diska. 2014 urtean zehar aurkeztuko dute jendartean estatu guztian zehar.