BOIKOT + XAIKO

BOIKOT + XAIKO

Aldez aurreko sarrerak DOKA, Triku Harri eta HEMEN.   Xaiko taldea (Zegama, Agurain, Gasteiz..., 2014) hainbat musika taldeetako musikari ezagunek sortuko zuten, hala nola, Kaotiko, Obrint Pas, Stupenda Jones, Betagarri... 2014ko martxoan lehen diskoa grabatu eta argitara emango zuten, "Therapy" (Baga-Biga, 2014). Punka, rocka eta trikia nahastuta, zuzenekoak jai bilakatzen dituzte. Therapy diskoari eta taldeari berari bultzada emateko hiru abestiko "Paila" EPa atera berri dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo maitatu eta herrikoien hiru abesti ospetsuen bertsioak egin dituzte triki-punk-jai estilora ekarrita. Xaiko taldeak kontzertu indartsuak izan ditu azken hilabeteetan (Logroño, Durango, Bartzelona, Berga, Madril eta Torrelavega). Boikot taldeak (Madril, 1987) hamairu disko argitaratu ditu (asko eurek autoekoiztutakoak dira) eta baita beste material desberdina ere (DVD, bildumak, beste taldeekin osatutako diskoak...). Estiloari dagokionez rockaren alderik gordinenak aukeratu dituzte punk, ska eta metalaren ukituekin. Euskal Herriarekin harreman handia izan dute sarri eta beti etorri direlako gurera jotzera. Eta orain Euskal Herriko bira egingo dute batera Xaiko eta Boikot taldeek.