DINERO + KITAI

DINERO + KITAI

Aldez aurreko sarrerak Doka, Triku Harri eta HEMEN eskuragai. Dinero areto txiki eta ertainetan bere soinua urteetan zehar hobetzen eta hazten daraman "power trio" bat da. Zuzenean ikusi dutenek badakite indar handiko taldea dela hau. Aurten "DNR" deituriko diska berria editatu dute eta Dokara datoz jendartean aurkeztera. Haiekin batera Kitai madrikdarrak izango ditugu. Hazkuntza eta progresio betean dagoen taldea. Orain dela gutxi sortu zen rock alternatibo, progresivo edo math rock etiketako musika egiten dutelarik. Haien soinua 2012an hasi zen sendotzen eta gaur egun helburu zehatza dute: gazteleraz abesturiko haien soinu propioa edukitzea.