DKLUBA: MOONSHINE WAGON + HOWDY

DKLUBA: MOONSHINE WAGON + HOWDY

Aldez aurreko sarrerak HEMEN salgai. Moonshine Wagon2013. urtean Gasteizen sortutako country, bluegrass eta hillbilly estiloak jorratzen duen hirukotea da Moonshine Wagon. Estatu Batuetako sustraidun musikaren jarraitzaile txoro hauek, autokarabana hartu eta munduan zehar bidaiatzen dute gustokoen dutena egiten: musikaz gozatu eta edan. Beraien kontzertuak folk amerikarreko musika instrumentuaen erakustoki bihurtzen da kitarra, mandolina, banjoa, armonika, bibolina, kontrabaxua eta perkutsioak jotzen dituztelarik. 2014. urtean Europan zehar ibili ziren zuzenekoak ematen, besteak beste, España, Frantzia, Italia, Eslobenia, Kroazia eta Bosnian izan ziren. 2015.urtean “Folk You” izeneko beraien lehen lana argitaratu zuten, non, Dead Bronco eta Similar Interest taldeek parte hartu duten, eta, non, diskoaren aurkezpen birak ez duen atsedenik izan; 2015. urte osoan zehar eta 2016. urteko lehen hilabeteetan zehar España, Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Belgika eta Holandan egon direlarik.Bira horri jarraipena emanez azpeitian izango dira oraingoan “Folk You” diskoa aurkezten. 10 abestiz osatutako diskoa, non, beraien bizipenen inguruan eta taberna zuloan edateraren inguruan abesten duten. Kontzertu alaiak eta dantza egiteko aproposak, beti ere garagardoa eskuan duzula.