DOKA T’ARTEA: IKER LAUROBA & LEIRE LETU (Zuzenean Streaming Bidez)

DOKA T’ARTEA: IKER LAUROBA & LEIRE LETU (Zuzenean Streaming Bidez)

Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak "online" eskainiko dituzte DOKA Kafe Antzokiak eta HAMAIKA TB kateak elkarlanean.
Bihar bertan hasita, apiriak 24 ostirala, lehen zuzenekoa jarraitzeko aukera izango du publiko zabalak.
 
40 minutuko iraupenarekin, IKER LAUROBA & LEIRE LETU izango dira Doka Kafe Antzokiko oholtzara igotzeko lehenak
Nola ikusi?
HAMAIKA katean, LTD eta Euskaltel bidezko telebista seinalean.
Zuzeneko online seinalearen bidez:
DOKA Youtube kanalean.
www.hamaika.eus/www.hamaika.naiz webguneen zuzeneko seinalean.
Hamaikako Facebook Live eta Instagram kontuen bidez.
Ez aurrera eta ez atzera, etxean gorde ginen denok: mundua eten zenMundua eten da. Eta harekin, gu ere bai, duela kasik 15 urte Donostiako giro kulturala hankaz gora jartzeko bokazioz sortu ginen Dokako lagunok. Donostiako kafe antzokia. Pentsatze hutsak hotzikara ematen du: ehunka emanaldi. Bikainak asko, ez hain bikainak beste asko: denak kariñoz eskainiak, denak zerbait ekartzeko bokazio itsuz. Zu, izan al zara inoiz geure aretoan? Zenbatetan sentitu zenuen bizitzak merezi zuela? Merezi izan zuen, ez duzu uste? Orduan ez genekien, behar bada, bizitza zein ederra den, noraino merezi duen bizitzeak: bi-zi-tze-ak. Lau hormen artean egonaldi luzea pasatu besterik ez da behar, bizitzak zer balio duen bere zentzu sakonean ulertzeko. Geneuzkan dudak ez zirela hainbesterainoakoak, lehenago hartu behar izan genuela erabaki hura, lehenago esan behar geniola lagun hari sentitzen genuela, eta beste hari maite genuela, harekin pasa nahi genituela hurrengo lau edo bost eternitateak. Horregatik erabaki genuen, zuentzako denentzako kontzertuak egiten hasi behar genuela berriz. Birusa oxigeno partikulen artean nahasi bazen, geu ere halaxe egingo dugula, musika partikula txikiak airera jaurtiz. Itxi begiak eta entzun ondo: ez al zarete dagoeneko hasi zerbait entzuten?