EL CALLEJON DEL GATO + GREZIAN + ERIEL

EL CALLEJON DEL GATO + GREZIAN + ERIEL

Ramon Yarza eta David Soriazu-k sortutako rock taldea da El Callejón del Gato. 15 urte baino gehiagoko esperientziadun musikariak dira biak (The Red Light Magnetism, Kairos, Rhune, Jexuxmai Lopetegi, Gaubela, Laiotz, Trieb, Ibon Casas…) eta 2011ko uztailean hasi zituzten proiektu berri honen zuzeneko emanaldiak. Beraien aurkezpen lana argitaratu dute orain dela gutxi: 5 kantaz osaturiko autoprodukzioa. Rock klasikoa abiapuntu bezala harturik, beraien musika beste koloreetara irekitzen da, hitzen edukina sustatuz. Grezian eta Eriel taldeek joko dute hauekin batera.