Fabiolo Connection: Match to the Future, Rafa Maza

Fabiolo Connection: Match to the Future, Rafa Maza

Sólo Fabiolok umore desberdina proposatzen du. Espainian gaur egun gertatzen direnen satira fin bat da hau, "One man show" formatuan, Fabiolo deritzon Madrilgo jet seteko pertsonaia pijo baten ahotik eta gorputzetik. Pertsonaia lotsagabea, hitzontzia eta makarra, aberaskume asko izan ohi diren bezalakoa. Rafa Maza aktorea tenistaz jantziko da gaurko kontuekin tenisean aritzeko, bere estiloan eta bere dotorezia esnobaz. Inork baldin badaki zer gertatzen den gizartearen goialde horietan, Fabiolok daki ondo, eta kontatzera etorri zaigu. Fabiolok baizik ez du klasea eta dotorezia sakean. "High style"ko bufoi bat da sarera igotzen denean; adeitsua, xaloa eta sinpatikoa, berriz, drivean; probokatzailea errebesean, eta kritiko zorrotza, betiere, match pointera iritsitakoan.