IZEBERG + BIDE LAPURRAK + DOLCE TANGANA

IZEBERG + BIDE LAPURRAK + DOLCE TANGANA

IZEBERG Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekinda, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu da Izeberg 2013ko Martxoan. Izeberga bultzatzen zuten korronteak elkartu eta eskukada bat kantu ditugun honetan dator Izebergen lehen lana "Azalera".Doinu gaziak eta melodia gozoak nahastuz, ea zer topatzen dugun musikaren itsaso zabalean. BIDELAPURRAK 2013ko irailean sortu zen bikote akustikoa da Bidelapurrak. Biko formatuak eskaintzen dituen erraztasunekin, hasiaz bat, kantak sortzen eta fintzen hasi ginen. Ubera eta Solozabalek osatzen dugu taldea. Proiektua martxan jartzearekin, lehenengoak abandonatua zuen banjoa berreskuratu, eta Gasteizko Alde Zaharreko pisu baten hasi ginen entseguekin. Apurka-apurka, lokal bila hasi, eta Betoño auzoko Fundiziora mugitu ginen. Kantak sortzea da guri gustatzen zaiguna, eta hauetan sarri egunerokoan ezagutuko ez dituzun pertsona edota sinboloak agertzen dira. Zeharka entzundako kondairak, eta ardoz bustitako ahoek jasotako istorioak. Gure soinuak, AEBetako doinu tradizionalak ditu oinarri, eta estilo ezberdinetako erritmoak nahastu ohi ditugu. DOLCE TANGANA Tolosa, Ibarra eta Villabonako zazpi gaztek osatzen dute Dolce Tangana taldea. Duela sei urte hasi ziren lehen entseguak egiten. Bi urtez aritu ziren lan horretan lehen kontzertua eman aurretik, baina azken bi urtetan geldirik izan dira. Bitarte horretan taldeak aldaketa asko jasan ditu, eta doinu berriak prestatzen aritu dira jo eta su.