KAOTIKO + M.C.D.

KAOTIKO + M.C.D.

Sarrerak HEMEN eskuragai. KAOTIKO Kaotiko taldeak diska ugari ditu dagoeneko bere ibilbidean, seguraski entsaegu lokalean pasa dituen orduak direla eta. Ez dute haien izaera errebeldea ahaztu haien abestietan. 2000 urteko Ekainean Agurain (Araba) herriko gazte hauek Kaotiko izena jarrio zioten bere taldeari eta taldekide berberak ditu harrez geroztik. Azken diskarekin beste maila batera pasa dira. Haien zortzigarren lana "E.H. Calling" deitzen da. Punk Rock estiloari jarraituz txoko guztietara iritsi nahi dute. Abesti borobilak, motzak eta zuzenak ekoiztu dituzte SA taldeko Jimmy-ri esker. The Clash talde mitikoan oinarrituz jarri diote izenburua diskari eta Euskal Herrian hasi nahi dute gizateria osoari helarazi nahi dioten mezua: munduko ordenaren aurkako talka. Historiak erakutsi bait diete gutxien dutenak direla beti boterea dutenen ondorioak jasaten dituztenak; eta honen aurka zeozer egin behar dela argi dute. Kaotikok bere abestietan errepresio politiko, ekonomiko eta sozialaren inguruan hitzegiten du eta honen aurkako subertsioan. "E.H. Calling" soinu gordin eta transparentea du. Abesti azkar eta motzak beti ere melodiaz beterikoak. MCD M.C.D. Bilbon jaio zen 1979 urtean Erresuma Batuan 70 hamrkadadko bukaeran sortu zen eztanda musikalaren ondoren. Taldea jotzen ibili zen pasa den hamarkadako hasera arte. 2003 urtean Niko M.C.D.-ko fundatzaileetako azkenak taldea utzi zuen eta "Motorsex" deituriko taldea sortu zuen Joakin eta Bernar-ekin batera (M.C.D.ko taldekide ohiak biak) eta Koldo abeslari bezala. Urtebete geroago Elier M.C.D. taldean sartu eta gero "MaCarraDa" diska kaleratu zuten. Tonino, Lino, Jimi eta Elier-ek taldearen izena aldatzea erabaki zuten "MaCarraDa" izena jarriaz. Ondoren, Niko, Bernar, Joakin, Neil eta Rockan berriz ere agertu ziren M.C.D. taldea bezala kontzertu bakar batean. 2011ko haseran Jimi, Joakin, Neil eta Koldo entsaiatzen hasi ziren berriz ere M.C.D. eskenatokietara berriz ere bueltan delarik.