LAUROBA + MANENT

LAUROBA + MANENT

Aldez aurreko sarrerak HEMEN salgai. * Garagardo botila bat doan aldez aurreko sarrerarekin. LAUROBA 2004 urtean  Iker eta Haritz Lauroba anaiek sortutako taldea da. 2006ean Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazi, eta  4 abestiko EP bat grabatu zuten sari bezala. 2008an kaleratu zuten Gauari, gauarekin, beraien lehen lan luzea. 2010ean Egunarekin izeneko bigarrena pixka bat beranduago etorri zen etorri zen. 2011tik aurrera Ane Bastida eta Iñaki Ortegok osatzen dute laukotea. 2012an Iglu bat basamortuan diskoak argia ikusi zuen, beraien diskorik eklektikoena. Elektropop estilotik hasita, rock, punk edo folk estiloetaraino doazen abestiak ditu beraien errepertorioak. Gaur egun, Andoni Garcia du Laurobak gitarran. Laurobako kideak: Iker Lauroba: ahotsa, gitarra / Haritz Lauroba: bateria / Ane Bastida: baxua / Iñaki Ortego: teklatua / Andoni Garcia: gitarra. MANENT DENIS RUIZ (Ahotsa eta gitarra akustikoa) Tolosan jaio zen. 1994 urtetik darama musikaren munduan. Estilo desberdineko hainbat taldeetan parte hartu du: “Madam” edo “Mongrey”. 1999 geroztik ezkontza eta berbenetan parte hartu izan du talde desberdinekin: “Irailerako 6”, “Basajaun”, “Izotz”. Madrilen ere bi urtez aritu zen talde eta orkestra desberdinetan. 2000 urtean hasi zen bere abesti propioak sortzen eta “Djabú” bezalako proiektu ugaritan parte hartu zuen. Bere azken lanean, “MANENT”, musika elektronikoan lehen pausoak eman ditu. TADEO URKOLA (elektronika) 16 urte daramatza hemengo eta hango gauetan Dj modura lanean, Euskal Herriko Jazzberri edo Txuribeltz saletan aritu izan da eta beste guztietan ere gonbidatu modura. Urte batzuetan ikasten aritu ondoren, maleta hartu eta Madrilera joan zen, hainbat klubetako gauak alaitzera, hala nola Morocco The Club, Boit saioko dj nagusia izatera iritsiz. Arrazoi pertsonalak zirela medio Madriletik itzuli behar izan zuenean (bere momenturik onenean) lagun batek maleta hartu eta Londorena joatea proposatzen dio. Bertan, eskuak zabalduta zituzten sala pare bat aurkitu zituen. Espero moduan, Teddyk ez zituen 10 minutu ere itxaron Andy Otaqui handiaren etxean azaltzeko. Gau horretan bertan Inside, Maas The Church eta Fridge handia salak alaitu zituen. Gaur egun Manent proiektuan erabat murgilduta dago, baino noizbehinka Londonera hegaldia hartzen du. IÑIGO (IÑAKI) AGIRRE (gitarra elektrikoa eta akustikoa) Tolosan jaio zen. Gaur egun Donostian bizi da. Musikako goi mailako ikasketak egin zituen Donostiako musika kontserbatorioan, gitarran bereziki. Gaur egun gitarra irakasten ibiltzen da. Bakarlari moduko gitarra klasiko klaseak ematen ditu, eta hainbat kontzertutan Julia León abeslariarekin aritzen da. “ITZALAK” taldeko kide ere bada. Gitarra akustikoa, klasikoa eta elektrikoaz gain, bouzouki eta oüd arabiarra ere jotzen ditu. Tresna honekin “Nomadak tx” soinu bandarako grabatu zuen eta Julia León abeslariaren “Kantes” diskoan. JUANJO FALCÓN (baxu elektrikoa) Tolosan jaio eta bizi da. Musika maite du eta bere bizi guztia baxuari lotua darama. Jabier Muguruzaren “Les Mecaniciens” taldearekin grabatu du. “Sonora Caribe” eta “Mo.. Mau” taldeekin ere jo zuen, azken hauekin zuzenean ETBko “Que pasa pues” programan. Labrit bakarlariaren baxua izan zen eta beste hainbat artistekin parte hartu izan du: Julia León, Zaldibobo, Stop etab. FERMIN ETXEBERRIA (bateria) Tolosar esperientziadun bateria hau urteetan zehar bere estiloa fintzen joan da Paco Díaz, David Barcos, Javier Area, Salvador Niebla, Pepe Sánchez, Gregg Bissonette, Dave Weckl eta Horacio “el negro” bezalako artistekin joaz. 1997 geroztik estilo desberdineko taldeetan parte hartu izan du: “Madame”, “Basajaun”, “Irailerako 6”, “Egan”, “Briganthya”, “Angelags”, “Mauna Loa”, “Destino Norte”, “Djabú”, “Muganix”, eta orain bere jakintasun guztia “MANENT” taldeari eskaintzeko prest dago. IÑIGO ASENSIO (Pianoa eta teklatuak) Tolosar gazte honek umetan ekin zion akordeoia jotzeari eta hainbat urte daramatza Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrarekin jotzen. Beranduago hasi zen Xabier Zubeldiarekin pianoa ikasten eta azken garaian Joseba Loinazekin aritu da eskolak jasotzen. Homo Demens taldeko teklista eta abeslaria izan zen bere lehen musika proiektuan eta orain bide berri bati ekingo dio “MANENT” taldeko kide gisa.