LURRAZPIKO WARM UP: LOS CLAVELES + JUVENTUD JUCHÉ + VIVA BAZOOKA

LURRAZPIKO WARM UP: LOS CLAVELES + JUVENTUD JUCHÉ + VIVA BAZOOKA

Ekitaldi hau Ayo Silver! promotora gazteak martxan jarri duen LURRAZPIKO FESTA jaialdiaren bigarren edizioaren aurkezpen festa izango da. LOS CLAVELES (Madrid, Gramaciones Grabofónicas) Ayo Silver!-en bazegoen ezinegon pixka bat pasa den udaz geroztik Los Claveles-en balizko itzuleraren aurrean, entseguekin berriz hasi zirela jakin eta gero eta beraien itzulera eszenatokietara Bananas-ekin batera izango zela ikusi genuenean argi eduki genuen, Los Claveles Lurrazpiko Festara! Hiru urteko geldiune baten ondoren bere kideetako baten desagerpenaren ondoren, azkenekoz pop maisu lana den 2011-ean grabatutako Mesetario aurkeztera animatzen dira; tamalgarria zen ia gaindiezina izatetik gertu dagoen disko bat linboan gera zedin. Bere garaian jende gutxik ikusi ahal izan zituen, baina euren jarraitzaileak geroz eta gehiago dira taldeak egiten dituen abesti ederrei esker. Milurte honetako talde hoberenetariko batekin legezkoa dena egiteko garaia da. The Monochrome Set, The Feelies, TV Personalities edota Beat Happening taldeen zaleak zorioneko zaudete! JUVENTUD JUCHÉ (Madrid, Sonido Muchacho) Madrilen proiekzio handien duen eta ziur asko zuzeneko onena duen taldea da. Gaur egun beharrezko den genio bizi dosia dakarkigu Juventud Juché-k, gainezkatutako erotasuna eta espiritu erradikal eta zinikoaz gain.7 minutu zirauten 6 abestiko EP baten ondoren, kapitaletik kanpo lehendabiziko aldiz aurkeztuko dute beraien lehen LP-a, abenduaren bukaeran ateratakoa. Beraien proposamenak post-punkaren ohitura azeleratu eta kalamastra Madrilgo Movidaren eta pop katxarreroaren harrotasuna batzen ditu. Geldiezinezko energia eta hitz mikatzak zuzeneko mardul batean. VIVA BAZOOKA Viva Bazooka 2012 hasieran sortutako bikote instrumentala da (bateria eta kitarra). Egun arte bi EP kaleratu dituzte, 10 eta 7 hazbeteko formatuetan, eta penintsulan zehar 50 bider baino gehiagotan jo dute. Beraien musika edonolako eraginak biltzen dituen nahaste-borraste bat da. Bateria eta distortsio pedal bat duen kitarraz baliatuta, abesti motz, zuzen, energetiko eta zaplasteko baten muduko bizigarriak egiten dituzte.