Mahai Ingurua: “Sorkuntza eta errealitatea”

Mahai Ingurua: “Sorkuntza eta errealitatea”

Donostiako DOKA Kafe Antzokian "Sorkuntza eta errealitatea" izenburuko Mahai ingurua burutuko da, Free Otegi, Free Them All kanpainaren baitan, Arnaldoren askatzea eta dispertsioaren bukaera eskatuz.. Mahai Inguruan "Otegi Askatu, Euskal Presoak Etxera" Adierazpena izenpetu duten lehenengo Euskal Herriko Kulturgileen izenak aditzera emango dituzte eta sorkuntzak eta errealitateak duten harremanari erreparaturik eztabaida burutuko dute sinatzaileen ordezkariek. Mahai inguruan Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Ramon Agirre eta Fermín Muguruza arituko dira hizlari moduan, Lander Arbelaitzen gidaritzapean. Martxoaren 24ean Arnaldo Otegi Askatu, Euskal presoak etxera izeneko adierazpena aurkeztu zen Bruselan mundu mailako 24 lagunek izenpeturik, Angela Davis, Pepe Mujica, Ken Livingstone, Slavoj Zizek, Perez Esquivel, Leila Khaled, Leyla Zana... zerrenda osoa eta adierazpena freeotegi.com web orrian daude eskuragarri.