MICHAEL KATON + THE INDUCTIONS

MICHAEL KATON + THE INDUCTIONS

Sarrerak HEMEN salgai. Michael Katon Michigan-eko musikari hau trotamundos hutsa da. Kilometroak ibiltzen ditu eta muga ugari pasatzen ditu gitarra gainean duelarik. 15 urte zituela Detroit hiriko eszenatokietan jitzen hasi zen aurkitzen zuen edozein jam saioetan parte hartuz edo rock eta blues talderen laguntzaile bezala. Bere lehen diska Boogie All Over Your Head (1984), show ugaritan jarri zuen bere izena eta jarraitzaile ugari eman zizkion. Proud To Be Loud (1988) eta Get It On The Boogie Train (1992) bere bigarren eta hirugarren lanak izan ziren. Europan zehar ondo zabaldu ziren Provogue zigiluari esker. Bere europear jarraitzaileek bikain ulertu zuten Michael-en proposamena eta hori dela eta, kontinente zaharra izan da bere eszenatoki garrantzitsuena. Detroit hiriko energia altuko herentziak, hirurogehitamar hamarkadako hard rockak, boogie-aren troteak eta bere testosterona dosiek publiko ugariraino iristea erreztu diote. Blues-arekiko maitasuna eta Rock and Rollarekiko pasioa dira bere ezaugarriak. Bere gitarrak dituen 6 kordak behin eta berriz jo nahi dituen gizon petoa da bera. The Inductions Daniel, Pablo eta Mikelek osatzen dute The Inductions. 70 hamarkadako Rock and Roll-ari fideltasun osos dioten taldea da hau.