MIKEL LABOA BERTSOLARI GAZTEEN 8. SARIKETA

MIKEL LABOA BERTSOLARI GAZTEEN 8. SARIKETA

MIKEL LABOA BERTSO SARIKETA 2019 Antiguako San Sebastianen jai egitarauaren barruan antolatu ohi den Mikel Laboa bertso sariketaren VIII. edizioa jokatuko da hilaren 13an Donostiako Kafe antzokian.  Zortziurte dira iada Antiguako Jai batzordea eta Dokak antolatzen dutela. Aurten gainera, edizio berezia izango da Mikel Laboa hil zenetik hamar urte bete berri baitira. Sei bertsolari arituko dira urtero gisan, hiru emakume eta hiru gizonezko, Euskal herriko hainbat txokoetatik etorriak. Irati Alcantarilla (Urruña), Aitor Etxebarriazarraga (Gernika), Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Nahia Ibarzabal (Markina), Haritz Mujika (Asteasu) eta Itxaso Piquer (Donostia). Egin beharreko ariketak honako hauek izango dira: 8 handian hiruna bertso, 8 txikian, hiruna bertso, 10 txikian, hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Puntuazio onena duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Sei puntuko motzean hiruna bertso egin beharko dituzte, puntutan sei bertso osatu arte, eta hiru bertso, nahi duten doinu eta neurrian. Dokan lehiatuko dira sei bertsolari gazteak, hilaren 13an,  arratseko 17:00etatik Aurrera.