MUSIKARIK GABEKO EGUNA

MUSIKARIK GABEKO EGUNA

Bi urte luzez gehiegizko eta bidegabeko zerga pairatu ondoren, (%21eko BEZa eta historikoki administrazio publikoek zuzeneko musikari erakutsitako utzikerian adierazten direnak), momentua da baloratzen duguna eta egiten dugun lana berresteko: - Musikaren izaera unibertsala aintzat hartzen dugu, adierazpide eta elkar ulertzeko bide zaharrenetako bat izanik, (beharbada gizateriaren aintzinena), pertsonak batzeko eta hunkitzeko ahalmena duena, jatorria, kultura edota egoera sozialen gainetik. - Musika, eta bereziki zuzeneko herri Musika, herritar guztien Kultura Ondarea bezala aintzat hartzen dugu. - Gure herrialdeak musika-eduki berriak sortzeko duen gaitasunean sinisten dugu, aberastasuna eta enplegu iraunkorraren iturri direnak. - Zuzeneko kontzertu handien ekarpen sozial eta kulturala aintzat hartzen ditugu, baita merkatu lehiakor bat izatearen garrantzia ere, kontzertu handi horiek gure herrialdera ekartzeko gaitasuna izateko. - Ezarritako enpresariak eta ekintzaile berriak haintzat hartzen ditugu, imajinario propioa sortzen laguntzen duten arlo erabakigarrietan lan egiten dutenak, Musikakoa bezala. Musika programatzeko apustua egiten duten aretoak aintzat hartzen ditugu, bai eta gizarte-maila guztientzat prezio lehiakorrak eskaintzeko izan beharko luketen ahalmenaren garrantzia ere. Balio sozial horien hondatzea oso bizkor gertatzen ari da, eta zuzeneko musika gure herrialdetik desagertzeko arriskuan dago. Egoera ikusita, Gobernuari eskatzen diogu gaur egun musikari ezartzen zaion zerga berehala murriztea, era adierazgarri batean. Izan ere, zerga honek oso egoera ahulean jartzen gaitu Eurogunean dauden beste herrialdeen aurrean, non musikari balio erantsi murriztuaren zerga ezartzen zaion, kontsumoa eta talentua berinbertitzeko modu bat lez. Manifestu hau izenpetzen dutenak, gure elkarteek deitutako protesta jardunaldira gehitzen dira, hurrengo Maiatzaren 20an, asteazkenarekin. Egun horretan, zuzeneko Musika (eta espero dugu, zuzenekoa ez den Musika ere), erabat isilduko da, areto eta lokalak isiltasunean utziz, dugun BEZ-ak eramaten gaitun hutsuneraren adierazle, Europar Batasun osoan musikari ezartzen zaion BEZ-ik altuena. Manifestu hau musika oinarrizkotzat jotzen duzuen hiritar guztioi luzatzen dizuegu, konturatu gabe, zentzugabeko gobernu neurri honen ondorioak, ordaintzen eta jasatzen ari zareten horiei. Azken finean, ez du inporta zein zaren ezta non zauden ere: Maiatzaren 20an, musika itzali, etorkizunean, musikak soinua izan dezan.