NOR DA GURE SORKUNTZAREN JABE? [JARDUNALDIA]

NOR DA GURE SORKUNTZAREN JABE? [JARDUNALDIA]

 

JARDUNALDIA: Nor da gure sorkuntzaren jabe? Kultura Ekonomia Sozialaren ikuspuntutik

KoopFabrikara hurbiltzen diren proiektu asko sormenaren eta kulturaren bueltakoak izan ohi dira eta sarri hainbat zalantza sortzen zaizkigu:
  • Kulturaren/artearen izaera ekonomikoa eta izaera sortzailearen arteko dikotomiak,
  • sortzaileen artean dagoen muturreko atomizazio eta indibidualizazioa,
  • sektoreko autoesplotazio eta prekarizazioa…
Horren aurrean, nola lor dezakegu Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik kulturaren inguruko eragileak saretzea eta tokiko sistema eraldatzaileak sortzea? Nola kooperatibizatu kolektibo kulturalak eta nola komunitarizatu kultur eremu publikoak? Erantzun horiek eraikitzeko bidean, lehen topaketa bat antolatu dugu, kezkak plazaratu eta esperientzia ezberdinak ezagutu asmoz. Bertan, hiru motatako eragile eta esperientziak entzuteko aukera izango dugu: sortzaile autonomoak, kultur kooperatibak eta kultur kooperatiben sareak. NOIZ: Apirilak 21, ostirala. ORDUTEGIA: 9:45 – 13:30. NON: DOKA (Erregezain kalea 20, Donostia). EGITARAUA 9:45. Ate irekiera 10:00-10:45. Sarrera eta gaiaren kokapena/kontestua.
  • Idoia Telleria (Olatukoop)
10:45-11:30. Sortzaileak saretuz.
  • Karmele Salsamendi (Dinagu kolektiboa)
  • Oihane Espuñez Garcia (Artaziakoop)
11:30-12:00. Atsedenaldia. 12:00-12:45. Kultura, kooperatiba eta komunitatea.
  • Aitor Bengoetxea (Kulturaz)
12:45-13:30. Nola/zergatik saretu kultur kooperatibak?
  • Eloi Aymerech (Culturacoop)
14:00. Bazkaria* *Bazkaltzen geratuko bazara, adierazi izen-ematean.