Kaixo Doka-lagun!! DOKA itxita mantenduko degu datozen bi asteetan COVID-19 gaitzaren zabalkuntza eteten laguntzeko asmoz. Gure langile eta bezeroen hobe beharrez hartutako erabakia da. Itxialdiarekin batera, programazioa ere etengo degu bi astez.
Brux: zeresan handia ematen ari den taldea. Beraien lehenengo diska duela gutxi atera da eta erantzun bikaina ari da izaten. Bartzelonako makarra hauek zuzenean ikustekoak dira, ez baitute huts egiten! Douling