STRINGEDWOOD #3: LUKE ARMSTRONG + JAN FOL

STRINGEDWOOD #3: LUKE ARMSTRONG + JAN FOL

* Doako San Miguel bat emango da sarrerarekin batera. Stringedwood musika elkartea folk musikaren sustapena eta ekoizpena Euskal Herrian eta harago bultzatzeko sortu den Donostian kokatutako taldea da. Honako hirugarren proposamen honetan Luke Armstrong eta Jan Fol hartuko dute parte. LUKE ARMSTRONG 16 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta harmonika 17rekin. Batez ere 60. hamarkadako folk musika: Jakson C. Frank, John Matyn, Nick Drake, David Grahan bezalakoen The cousins generation folk musika. JAN FOL Jan Fol kantautore euskaldunak hirurogei eta hirurogeita hamar hamarkadako folk musika miresten du gehien. Karen Dalton, Joan Baez edota Vashti Bunyanen emakuzmeko ahotsak entzunez hazi zen, erreferentzia gisa Sandy Dennyren erregistro melodikoak zituela. Beren kantuek sentimendu sakon eta unibertsalak adierazten dituzte hitz ebokaitzaileen eta ahozko melodia sentikorren bitartez. Gitarra soil batez loratzen ditu kantuak, eta hala, konturatu gabe kasik, giro lasai eta intimoa batean murgiltzen gaitu. Bere ibilbide musikala 2013an hasi berri du eta ordutik Euskal Herrian eta, tarteka, atzerrian, jo du.