SUSANAREN IRAULTZA

SUSANAREN IRAULTZA

ANTZEZLANA: Susana Revuelta. HIZKUNTZA: Euskara. AKTOREA: Esther Carrizo ESZENOGRAFIA: Ramon Albistur SINOPSIA: SUSANA clowna da. Emakume eta Gizonen artean dagoen desoreka aztertuta,aldaketaren beharra dakusa. Emakumeen iraultza aldarrikatzen du… eta aferan sartuta bere baitan iraultzen hasi da. CLOWNAK bere bizipenak gurekin partekatzen ditu. Barruan gertatzen ohi zaiguna, kanpokoaren isla ote den…,edo alderantziz… bere buruari galdetzen dio…, irribarre eta emozio malkoen artean. SUSANAK emakume-gizon harremanak ikertzean, zenbait gai garrantzitsu aireratuko ditu: ar eta eme indarren arteko oreka, kultura eta tradizioak eragindako rolak eta moldeak, borroka feministaren lorpenak, lorpen horien ondorioak…. Bere barnetik gure barnera heldu da, giza harreman orekatuak lortzeko proposamenez beteta.