THE RICHMOND SLUTS + THE LOOKERS

THE RICHMOND SLUTS + THE LOOKERS

Sarrerak HEMEN eskuragai. Erraietatik sortutako rock zikina, gitarra stoniarrak, larruzko txupak, Sonics taldearen txapak eta ramone ileak. Garage punk honek mota berdineko talde handiak dakartza burura, 60 ta 70 hamarkadetako ausardia harroputz eta baldarra gogoratuaz. The Richmond Sluts kulto taldea direla esan genezake, lurrazpikoa... baina kulto taldea. Keith Richards edo Marc Bolanek zuten ofizioa erakutsi dute RNR-a zakur zaharrak bezala jotzen dutelarik. Oraingoan iparraldeko The Lookers talde gaztea dator haiekin. Gaur egungo garage rock modernoena eta eskola zaharreko garage punk arteko proposamena da haiena. Zuzeneko berezia dute haien alde RNR estiloko hainbat belaunaldi erakartzeko gai izan direlarik