TV GHOST

TV GHOST

TV Ghost Indiana [EEBB] hiritik datoz "DIsconnect" deituriko haien hirugarren lana aurkeztera. Dirtbombs, Pussy Galore, Jay Reatard, Black Lips, Vivian Girls, etab... taldeekin lan egin duen In The Red zigilu mitikoan argitaraturiko "Cold Fish" eta "Mass Dream" lanek edukitako arrakastaren ondoren dator azken diska hau. "Zikinkeriaren artean behar haina igeri egin badezakezu, zure zentzumenak berriz ere doitzen dira TV Ghost-en soinuaren ñabardurak gardenki ikus ditzakezularik: lehen Cramps-ak, No Wave-ren kakofoniak eta Suicide-ren beldurrezko taupadak inpernuko sakonetatik datozen orroen artean" Post Punk eta maltzurkeri ikutuko Kraut modelatua da hau. Bat baino gehiago ahozabalik utziko duena.