TXAPELPUNK + XAIKO

TXAPELPUNK + XAIKO

Sarrerak HEMEN salgai. Txapelpunk taldeak seigarren diskoa argitaratuko du, eta 15 urte beteko ditu Euskal Herriko bazterrak bustitzen Lekeitioko kresalaren laguntzarekin. "Los mejores de los peores" izenburuarekin, rock eta punk abestiak himno bilakatzen ditu, entzuteko errazak badira, abesteko errazagoak. Kantu laburrak, baina ikaragarrizkoak. Txapelpunk zorrotz, gazte eta egurra ematen duten hitz gardenekin. Agurainen du egoitza Xaiko taldeak. Xabi Arakama (Trikizio, Ze Esatek!, Obrint Pas) eta David “Aguayiko” (Kaotiko) dira taldearen burua, hainbat taldetako musikariz inguraturik, Betagarri, Kaotiko.... Triki-punk-ska doinuetan barne ibiliko dira. Dibertimendua eta engaiamendua alderik alde.