UNDERNEED

UNDERNEED

UNDERNEED taldea 2005etik ari da talde gisa lanean, baina 2009ko hasieran erabateko eraldaketa izan zuen. Lehen etapan, taldeak autoekoiztu zituen beti bere lanak eta nahiko curriculum luzea du, nahiz eta managerrik eta diskoetxerik gabe aritu. 2009an lehen disko ofiziala grabatzeari ekin zioten, "Another point of view", diskoetxe batekin lotutako akordioaren baitan. Halere, diskoetxea azkenean atzera bota eta taldeak bere kaxa ekoiztu zuen diskoa.