DES-KONTROL + BRAHMAN (Japon)

DES-KONTROL + BRAHMAN (Japon)

 

⚠️ AZKEN ORDUA ⚠️ YUGULAR taldearen emanaldia abenduaren 27rako bertan behera utzi behar izan degu, Xabik eskumuturrean duen arazoa dela eta. ( Behean Yugular taldearen mezua).
Irtenbidea bilatu diogu, eta DES-KONTROL taldea izango degu BRAHMAN talde japoniarrarekin batera.
Abenduak 27 Larunbata
20:30 - 10€/13€
Sarrerak: DOKA, TRIKUHARRI eta www.musikaze.com helbidean.
YUGULAR:
Idatzi honekin esan nahi dizuegu asko sentitzen dugun arren, abenduaren 27an Donostin, Doka aretoan geneukan kontzertua bertan behera botatzeak behartuak gaudela...Gure Etxarriko egur txikitzailea denbora daramala eskumutur arazo batekin eta azkenean nahiko esan dio gorputzak.
Ondorioz, eskua blokeatua eta lotua eraman beharra dauka froga gehio eta rehabilitazioa egiten duen bitartean.
Talde guztiaren partez eta bereziki Xabiren izenean barkamena eskatu nahi dizuegu sortu ditzakegun oztopo eta ondorioengatik.
Eskerrik asko, espero dugu laster ikustea berriz ere.
Yugular