ZART URTEURREN FESTA: FIRA FEM + ANAI ARREBAK + UNICORNIBOT + JOSEBA IRAZOKI + ROYAL JALEO DJak

Back

ZART URTEURREN FESTA: FIRA FEM + ANAI ARREBAK + UNICORNIBOT + JOSEBA IRAZOKI + ROYAL JALEO DJak

Sarrerak HEMEN salgai. ZART kultur elkarteak, urtea bete berri du. Hori ospatzeko festa eta kontzertu berezi batzuk antolatu dituzte datorren martxoaren 15ean, larunbata, DOKA, Donostiako Kafe Antzokian. Hona hemen ordutegia: 18:30 Joseba Irazoki 19:30 Unicornibot 20:45 Fira Fem 22:00 Anai Arrebak 23:30 Rojal Jaleo DJak Fira Fem talde madrildarrak rock, pop eta elektronika melodiak joko ditu, aurretik Primavera Sound, Dcode, Fun Festival, MMVV edo FIBeko eszenatokietan egin bezala. Aedicatoria izeneko lana aurkeztu zuten 2012an eta Mondosonoro musika aldizkariak urteko lanik onenen zerrendan sartu zuen besteak beste. Duela gutxi beraien bigarren albuma aurkeztu zuen laukoteak Fira Fem (Aloud Music, 2013) eta oso kritika onak jaso dituzte. DOKAkoa izango da Euskal Herrian ematen duten lehenengo kontzertua. Anai Arrebak taldeak azken aldian kontzertu gutxi eman ditu laster kaleratuko duten disko berria prestatzen aritu baitira buru belarri. Pasai Donibaneko boskoteak hainbat instrumentu eta genero nahasten ditu sintetizadore eta gitarraz beteriko melodia dantzagarriak sortzeko. Unicornibot talde galiziarra ere DOKAko eszenatokian izango da urteurren festa berezi honetan. Pontevedrako taldeak psikodelia, rock progresiboa, rock klasikoa zein math rock eta hardcore melodiak nahasten dituzte. Zuzeneko indartsuak eskaintzeak zona handia eman die azken aldian. Publikoa astintzeko gogoarekin etorriko dira Donostiara ere. Joseba Irazoki pertsona bakar batez osatutako musika taldea da. Gitarra, bonboa, armoika, … dena dago bere esku. Gitarlari beratarrak Atom Rhumba edo On Benito taldeen kidea da eta Duncan Dhu bezalako taldeekin kolaboratzen du. Bere zuzenekoak ez du inor hotz uzten. Gaua ondo bukatzeko Royal Jaleo-ko lagunek zuzenean musika jarriko dute gorputzak ez astintzeko aitzakiarik egon ez dadin.