ZE ESATEK! + LUZ DE PUTAS

ZE ESATEK! + LUZ DE PUTAS

Sarrerak DOKAn, TRIKU HARRIn eta HEMEN salgai.   ZE ESATEK! "Ibuprofeno" da Ze Esatek! ska-punk talde gipuzkoarraren azken lan diskografikoaren izenburua. "Gu Gara" CD/DVD-aren ondoren kaleratu berri duten lana da hau. Konpontsizio berriekin datoz honakoan. ESTEKA HONETAN lan honetan aurki ditzakegun 2 abesti daude entzungai: "Circle Pit Ska!" eta "Ibuprofeno Goizak". Taldearen hirugarren lan hau Higain Estudioetan izan da grabatua Haritz Harreguy izan delarik ekoizlea. Neurotika Estudioetan izan da nahastua eta Estanis Elorzak masterizatu du Doctor Master bitartez. Mirentxu Records-ek kaleratu dituen hamabi kanta berri aurkeztuko dituzte zuzenean Doka Kafe Antzokian. LUZ DE PUTAS Ska musikaz influentziaturik, Two Tone-a batez ere, baina reggae, ragga eta rock ikutuekin, beraien abestiak, ikusentzuleak alaitasun egoera batean eta dantzan hasteko eta inoiz ez gelditzeko gogoak jariatzeko jaio dira.Mundu guztiko gauak alaitzera etorri dira, etzazu beraien argia galdu!